Decoraciones Andoain barnealdeen eraberritzearen sektorean ibilbide luzea duen talde profesional batek osatzen du. Ezagutza horri esker, gremioak koordinatzeko eta obrak kontrolatzeko ahalmen handia dugu. Guztion artean 1.000 eraberritze baino gehiagoko ibilbidea egin dugu, eta plangintza zehatz batekin lan egin dezakegu.
Lan horri esker, sektore profesionalaren konfiantza lortu dugu. Barnealdeak eraberritzeko lanak egin ditugu enpresa eta erakunde publikoentzat, eta tamaina desberdineko proiektuei ekin diegu. Lanak behar bezala eta epeen barruan egiten direla frogatu dugu.